Apirilaren 14an, doktrinaren aurkako protesta Bilbon

2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrinari buruzko erabakia jakinarazi bezain laster, agerraldia egin zuten Gernikako Akordioaren sinatzaileek. «Mendeku eta salbuespen neurria» salatzeko, protesta bat iragarri zuten: Hilaren 14an Bilbon egingo den nazio manifestazioa. Sinatzaileen iritziz, «gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia» da Konstituzionalak hartutakoa: «Estatuak argi utzi du ez duela nahigatazka konpontzea». Konponbiderako konpromisoa berretsi, eta protesta ahalik eta zabalena izan dadin Euskal Herriko eragileekin bilduko direla jakinarazi zuten. Manifestazioaren nondik norakoak haiekin adostu ondoren ezagutaraziko dituztela jakinarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.