Apezpikuak eta fiskalak protokolo bat adostu dute sexu abusuen seinalatzeko
BAIONA. Baionako elizbarrutiko Marc Aillet apezpikuak eta Baionako Jerome Bourrier fiskalak protokolo bat izenpetu zuten atzo: Elizako sexu abusuen kasuak Frantziako Justiziaren esku uzteko urratsak finkatzen ditu. CIASE Eliza katolikoan izandako sexu abusuei buruzko batzorde independenteak iragan urrian publikatutako txosten baten arabera Frantziako Eliza katolikoan gutxienez 333.000 sexu abusu kasu izan dira adingabeen kontra 1950etik. Hala, fiskalak eta apezpikuak «elkarlana» bultzatu nahi dute sexu abusuak ikertzeko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu