Herrira-ren kontrako polizia operazioa. Emilie Martin. Herrira-ko Ipar Euskal Herriko bozeramailea

«Aparatu judiziala baliatzen dute erabaki politiko bat betetzeko»

GAIZKA IROZ.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Herrira-k Baionan duen egoitzan lanean segitzen du Emilie Martin hango bozeramaileak. Egoera «izugarri gogorrean» bizi dira, eta horri eman beharreko erantzuna lantzen dabiltza: elkartasun ekintzak antolatzen, sostengu deiak biltzen... Polizia operazioaren gibelean gordetzen dena argi du Martinek: «Bake prozesuaren aitzinamenduaren aurkako pausoa dela argi gelditzen da».

Nola hartu duzu Herrira-ko zure lankideen atxiloketaren berri?

Harridura handirekin hartu ditugu lankideen atxiloketak eta egoitzen hesteak. Iduriz, gure webgunea, Facebook eta beste ere hestekotan dira.

Ipar Euskal Herriko Herrira-ko ordezkaririk eta egoitzarik ez da oraingoz hunkirik. Zuenak berdin segitzen du beraz.

Gu ez gara hunkiak, poliziarik ez da jin Baionako egoitzara, baina argi da gurea ez dela aitzinekoegunetakoa bezalakoa, izugarri zaila da gu kanpoan eta besteak atxiloturik egotea. Ari gara Ipar Euskal Herriko eragile ezberdinen interpelatzen eta Herrira-ko kideen abisatzen. Hasteko, Espainiako kontsulatuaren aitzinean egindako elkarretaratzearekin emanen dugu lehen erantzuna.

Justuki, zein erantzun espero duzue?

Mobilizazio zabal bat osatzea nahi dugu. Lehen elkarretaratzean ez gara trumilka bilduko, zaila delako hain denbora laburrean jendea mobilizatzea ; baina egoera larria da, eta espero dugu egunez egun mobilizazio zabal bat lortzea. Duela urte bat Baionan antolatu genuen manifestazioanjende multzo handia eta aniztuna bildu zen, horien sostengua biltzen ari gara, gure aurkako eraso hori ere salatzeko.

Ipar Euskal Herrian, ez duzue oztopo judizialik, eta segi dezakezue; Hego Euskal Herrian, haatik, Eloy Velasco epailearen erabakiari segi, guztia da blokeaturik. Erabaki politikoa dela islatzen du Bidasoaren bi aldeen artean dagoen egoera ezberdin horrek.

Aparatu judiziala baliatzen dute erabaki politiko bat betetzeko. Gaurkoak argiki erakusten diguEspainiako Gobernuaren postura, ez dute bake prozesuan parte hartu nahi. Preso eta iheslarien sostenguaz eta haien itzuleraren dinamikaz arduratzen den mugimendu zabala eta herritarra da Herrira. Gatazka honen ondorio direnei buruz lanean ari gara, eta usu entzuten dugu ondorio horiek konpondu beharko direla bake prozesuan aitzina egiteko.Argiki erantzun dute: Herrira jo dute, baina Euskal Herriko herritarrak dituzte hunki, antolatu ditugun mobilizazio guztiak zabalak eta aniztunak izan direlako. Bake prozesuaren aitzinamenduaren aurkako pausoa dela argi gelditzen da.

Bake prozesuaren aurkako pausoa dela diozu.

Blokeo hori dute elikatzen, azkenean bakebidean atzera joateko. Parot doktrinari buruz Estrasburgo Auzitegiaren epaiaren beha gara, datozen asteetan etortzekoa liratekeena. Epaiaren bezperan, Espainiako gobernuak golpe handi bat ematen du epai horri buruzko lan guztia egin duen eragileari, hots Herrira-ri. Polizia operazio horrek erakusten digu egin dugun lanak bere fruituak ematen dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.