Antton Kurutxarri izanen da Baigorriko auzapeza

Jean Michel Koskarat izan da auzapez azken urteetan, baina kargua uztea erabaki du, osasun arazoengatik.

(ID_12355144) ANTTON KURUTXARRI
Antton Kurutxarri, artxiboko argazki batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2023ko abenduaren 22a
15:25
Entzun

Antton Kurutxarri izanen da Baigorriko (Nafarroa Beherea) auzapez berria. Larunbat honetan eginen duten herriko kontseiluan izendatuko dute. 2014tik, Jean Michel Koskarat izan da barnealdeko herriko txiki horretako auzapeza, baina kargua utzi du bigarren agintaldia bukatu aitzin, osasun arazoengatik. 

Kurutxarri zinegotzi aritu da orain arte, baina EH Baiko kidea ezaguna da Ipar Euskal Herrian. Izan ere, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariordea da, euskararen eta okzitanieraren aldeko hizkuntza politiken eta kultura sailaren buru. Azken hiru urteetan EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria ere izan da. 

Ofizioz, Historia-Geografia irakaslea da Kurutxarri. Baionako Villa Pia lizeoan lan egiten du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.