Antonio Basagoitik baieztatu du politika utziko duela

2013ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Antonio Basagoitik baieztatu du PPko presidente kargua utzi egingo duela. Azken egunetan komunikabide askok zabaldu dute zurrumurrua, eta, albiste agentziek diotenez, Mexikora joango da lanera, Santander Bankuak han duen egoitzara. Basagoitik esan duenez, arrazoi pertsonalak eta familiarrak bultzatu dute erabakia hartzera.

Kargu aldaketa lotuta uzten duenean politika utziko duela gaineratu du, eta esan du bere ordezkoa batzorde batek izenda dezakeela. Borja Semper eta Alfonso Alonso PPko kideak prest agertu dira ordezkatzeko. «Alderdian badago jende gaztea, esperientziaduna, milaka proba zail gainditu dituena», esan du Basagoitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.