Antimilitarismoaz hausnar eginez amaitu du jardun publikoa Bidea Helburuk

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bidea Helburu taldeak jardun publikoari utzi dio, atzo Donostian egin zituen Indarkeria-eza Aktiboari Buruzko X. jardunaldiak bukatuta. Dokumental bat egiten eta webgunea zabaltzen jarraituko du, baina ziklo bat itxi du taldeak. Duela hamarkada bat, «desobedientzia zibilaren kontrako kriminalizazio» testuinguruan, sortu zen taldea, tresna horrek zabaltzeko egokierarik onena ez zuen garaian. «Eszenatokia aldatu egin da», taldekideen esanetan, eta beste zereginetan jarraituko dute taldekideek. Atzo topaketak egin zituzten Donostian, Bakearen Etxean. Euskal Herrian sortzen ari den egoera politiko berriaz eta antimilitarismoak etorkizunean jorra ditzakeen bideez hausnartuz itxi zuten topaketen zikloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.