Anoetan hildako realzale baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Erori, eta buruan kolpea hartu zuen, partida hasi aurretik. Donostia Ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen.

Realaren eta Real Madrilen arteko partida bat, Anoetan; artxiboko irudi bat. JAVIER ETXEZARRETA / FOKU
Realaren eta Real Madrilen arteko partida bat, Anoetan; artxiboko irudi bat. JAVIER ETXEZARRETA / FOKU
2024ko irailaren 15a
14:45
Entzun

Ertzaintza ikertzen ari da bart Anoetan zendu zen gizonaren heriotza. Txuri-urdinek Real Madrileko jokalariak hartu zituzten etxean. Partida hasi aurretik, ordea, zale bat erori egin zen estadiora sartzen ari zela, 5 atearen inguruan, eta kolpe gogorra jaso zuen buruan. Osasun zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman zuten gizona, eta bertan hil zen.

Realak hau adierazi du sare sozialetan zabaldu duen mezu batean: «Realak biziki deitoratzen du atzo Reale Arenara sartzera zihoala hil zen Klubeko bazkide bat galdu izana. Goian bego». Realeko jokalariek besoko beltzekin jokatuko dute asteartean Mallorcan, eta minutu bateko isilunea egingo dute Anoetan, hilaren 28an Valenciaren aurka jokatuko duen partidan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.