Anoetako zinegotzi bat kargutik kendu du EH Bilduk, osasun neurriak ez betetzeagatik

Koalizioak jakinarazi duenez, Jokin Tolosa zinegotzia kargutik kendu du, «COVID-19aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean».

Anoetako (Gipuzkoa) Udaletxea. BERRIA
2021eko otsailaren 11
21:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Jokin Tolosa Anoetako (Gipuzkoa) zinegotzia kargutik kendu du EH Bilduk. Koalizioako zuzendaritzak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, erabakia hartu du zinegotzi ohiak  «COVID-19aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean».

Horrekin batera, EH Bilduk argi utzi nahi izan du «zero tolerantzia» duela «osasun publikoa arriskuan jar dezaketen portaerekin, are eta gehiago bizi ditugun garai zailetan». Horregatik, Tolosaren jarrera onartezina dela iritzi dio koalizioak. Anoetan alkatetza du EH Bilduk; eurenak dira 11 zinegotzitik sei, eta bost ditu EAJk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.