Anjel Lekuona omendu dute, naziek fusilatutako busturiarra

Gogora institutuak eta senideek parte hartu dute Pragako Strasnice hilerrian egin dioten omenaldian

2022ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PRAGA. Atzo, Pragako Strasnice hilerrian (Txekiar Errepublika) Anjel Lekuona busturiarra (Bizkaia) gogoratzeko ekitaldia egin zuten. 1945eko apirilaren 10ean fusilatu zuten Lekuona, Hirugarren Reicheko kontzentrazio esparru batean preso egon ostean. Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria Eusko Jaurlaritzaren izenean izan zen ekitaldian, Lekuonaren familiarekin batera. Lekuonaren errautsak Stranicen utziko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.