Angeluko herriko etxeko langile bat ikerketapean, hiru milioi euro desbideratzea leporatuta

Astelehenean atxilotu zuten, eta egindakoa aitortu zuen polizien aitzinean. Baionako prokuradoreak ikerketa abiatu du.

Claude Olive Angeluko auzapeza, artxiboko argazki batean.
Claude Olive Angeluko auzapeza, artxiboko argazki batean.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko otsailaren 19a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Hiru milioi euro desbideratu izana aitortu du Angeluko herriko etxeko (Lapurdi) langile batek. Astelehenean atxilotu zuten, eta atxiloaldian aitortu zuen egindakoa, Sud Ouest egunkariak zabaldu duen informazioaren arabera. 52 urteko gizon bat da, eta herriko etxeko finantza zerbitzuan ari da. Ikerketa burutu bitartean libre uztea erabaki dute. Haren bulegoa miatu du azken egunetan Frantziako Poliziak. 

Lehen elementuen arabera, ikertzaileek uste dute Angeluko kirol elkarteak baliatu zituela dirua desbideratzeko. Izan ere, Anglet Olympique Omnisports kirol elkarteko zuzendaritzako kidea da ikertzen ari diren gizona. Elkarte horretako zenbait sailetako taldeei emandako diru laguntzez baliatu zela uste dute, ondoren dirua bereganatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.