Angeluko gazte bat zendu da, bere buruari su eman ondoan
MUGERRE. Bere gorputzari su emanda, zendu zen Angeluko gazte bat atzo. Astearte arratsaldean, Mugerreko (Lapurdi) bide bazterrean autoa utzi, eta ezantza bota zion bere buruari, beste auto gidari batzuk ikusi zutenez. Larriki errerik, baina kontziente zegoela, Baionako erietxera eraman zuten suhiltzaileek. Han hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu