Angel Berruetaren hilketaren urtemuga gogoratu dute, 'Keinu txikiak' lelopean
IRUÑEA. Hemeretzi urte bete ziren atzo Espainiako Poliziako kide batek eta 19 urteko semeak Iruñean Angel Berrueta tiroz eta labankadaz hil zutenetik. Keinu txikiak lelopean, ekitaldia egin zuten atzo, 19:00etan, Iruñeko Martin Azpilikueta kalean. 2016an, Iruñeko Udalak izaera politikoko biktima gisa aitortu zuen Berrueta; UPN eta PSN alderdiak kontra agertu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu