Andreuk bost preso ohi adituko ditu Perturren desagertzeari buruz

Erredakzioa
2008ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu Eduardo Moreno Bergaretxe Perturren bahiketa eta desagertzea ikertzen ari da. Horren harira, bost euskal preso ohi lekuko gisa deklaratzera deitu ditu: Eugenio Etxebeste Antxon, Lurdes Auzmendi, Eleuterio Jauregi, Simon Loiola eta Juan Joxe Gurrutxaga. Heldu den azaroaren adituko ditu bostak. Epaileak auzia ekainean ireki zuen Eduardo Moreno Bergaretxeren gurasoen salaketa tramitera onartu eta gero. 1976ko uztailaren 23an desagertu zen Donibane Lohitzunen (Lapurdi).

Kasuan zerikusia izan dezaketen garaiko Italiako talde faxistei buruzko informazio txostenak hartu berri ditu Andreuk, eta Frantziako Poliziari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari garai hartan egin ziren eginbideen berri eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.