"Ez naiz bi enplegutan ari disfrutatzeko, bizitzeko baizik". Andoni Artiz arrain saltzailea da Barakaldon (Bizkaia), eta, SER irratiaren arabera, Unai Rementeria Bizkaiako ahaldun nagusiaren txio ezaguneko protagonista. Rementeriari irakurrita, badirudi gustura egiten duela egunean ia 18 orduko lanaldia. "04:30ean jaikitzen da, postuaren kargu egin, eta arratsaldez beste denda batean egiten du lan. Gaueko hamarretan ixten du pertsiana. Ez da kexatzen, ez du laguntzarik eskatzen; ideiak bakarrik eskatzen ditu. Jende honek merezi du saiatzea", idatzi zuen EAJko hautagaiak Twitterren, tokiko merkataritzari eta udal eta foru hauteskundeei erreferentzia eginez.
Andoni Artizekin hitz egin du SER irrati kateak, eta bestelako bertsioa eman du langileak. Bi enplegu ditu, baina kexu da, eta laguntza eskatu du: "Ez ireki saltoki handi gehiago, merkataritza txikiari kalte egiten baitio. Tokiko merkatuentzat diputazio eta udalen laguntza falta da, Barakaldon, esaterako; negozioak ixten ari dira pixkanaka". Bi enplegu izan arren, Artizek azaldu du ezin izaten dutela ordaindu Barakaldo Udalak merkatuko postuagatik eskatzen diena: "600 euro baino gehiago ordaintzen ditugu merkatua mantentzeko, uraz eta argiaz gain".
Merkatariengana, kanpainan
Maiatzaren 26ko hauteskundeetako kanpaina dela-eta, Ermuko eta Barakaldoko merkatariekin izan ziren hautagai jeltzaleak, eta haiek esandakoak aipatu zituzten ondoren Bilboko Zazpikaleetan egindako agerraldi batean. Besteak beste, merkatari txikientzat produktuak online saltzeko aukera proposatu zuten EAJkoek. Natalia delako Ermuko dendari baten kasua ere aipatu zuen Rementeriak; agerraldian eta sarean ere bai: "Kontatu zigun konplikatua dela batzuetan. Alokairuak, berrasmatu beharra... Jende honek merezi du saiatzea".
Sarean erreakzio ugari eragin ditu Rementeriaren mezuak. Askok leporatu diote, praktikan, esklabotza egoerak defendatzea eta baldintza prekarioak eragiten dituzten politikak sustatzea. Zenbaitek arreta jarri dute Ezkerraldeko egoeran ere: gainerako lurraldeetan baino langabezia handiagoa dute han, eta Barakaldon, esaterako, eragin handia izan dute azken urteetan sustatutako megasaltokiek. DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenen aurkako mezua ere ikusi du beste batzuek Rementeriaren hitzetan —"ez da kexatzen, ez du laguntzarik eskatzen"—.
Rementeria Mundakan (Bizkaia) jaioa da, eta han bizi da oraindik. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen, eta enpresan nahiz administrazioan, goi karguetan aritu izan da. Espainiako Lurralde Politikarako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren arabera, 101.965 euro kobratzen ditu urtean diputatu nagusiaren karguagatik.
Rementeriaren txio nazkagarritik arreta deitzen didana da xenofobo eta klasistek darabilten "ez da kexatzen, ez du laguntzarik eskatzen" hori, nolabait RGIa jasotzen dutenak kexatiak direla salatuz eta erdeinatuz, alperrak bailiran.#alprojipiaksutara
— Fantomastxiki (@fantomastxiki) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Badakizue zer da Unai Rementeriaren txioaren alderdirik txarrena?
— Eneko Fernandez (@enekogara) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Hauteskundeak errez irabaziko dituela
Hori gixajo hori! Ez zarete konturatzen ez duela hainbeste txio irakurtzeko astirik?#AndoniElPescatero#AndoniArraindegikoa
— Hasier Arraiz (@hasier_arraiz) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Parodia kontu bat ere sortu dute Twitterren:
Kaixo @urementeria, jakin nahiko nuke zure urteko soldatako
— Andoni #arrainsaltzailea ðŸ ðŸ˜´ (@Arraindoni_4_30) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
102.000 € horiek hamabi edo hamalau pagatan jasotzen dituzun, minutu bat libre dudanean kalkulo txiki bat egiteko... pic.twitter.com/VnPjiC6lz6
Eta ni goizeko 4.30tan esnatzea ez, eh! 😉ðŸ https://t.co/mUXcbPKqBU
— Andoni #arrainsaltzailea ðŸ ðŸ˜´ (@Arraindoni_4_30) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)