Euskal Presoak

Ander Mujika preso donostiarra askatu dute

Astelehenean bidali zuen Frantziak Espainiara. Atzo arratsaldean utzi zuen libre Espainiako Auzitegiak, zigor osoa bete duela ikusita.

Apirilaren 10ean, Donostiako Gros auzoan Ander Mujikaren egoera salatzeko eginiko elkarretarazea. JON URBE / FOKU
2021eko apirilaren 28a
10:15
Entzun

Atzo 20:00ak aldera libre geratu zen Ander Mujika donostiarra, Espainiako Auzitegiak erabakita. Frantziak astelehenean entregatu zion Espainiari, baina haren kontra zeuden auziengatik dagoeneko zigor osoa bete duela ebatzi dute.

2007. urtean atxilotu zuten Okzitaniako Caorsen. ETAko kide izatea egotzi zioten Mujikari, eta armak gordetzea. Parisen epaitu zuten bi auzi horiengatik, eta zigorra bete du, besteak beste, Saint-Martin-de-Reko (Frantzia) eta Mont-de-Marsango (Okzitania) espetxeetan.

Mujikaren gurasoek, anaiak eta 5 urteko ilobak auto istripua eduki zuten 2017an, Bordele parean, Saint-Martin-de-Reko espetxera bisitan zihoazela. Euskal Herritik 550 kilometrora dago espetxea.

2018an, Mujika eta Fermin Martinez Bergara presoak Euskal Herritik gertuago dagoen espetxe batera hurbiltzeko agindu zuen Frantziako Gobernuak. Saint-Martin-de-Retik, Mont-de-Marsangora eraman zituzten, Euskal Herritik 160 kilometrora.

Apirilaren 10ean, protesta egin zuten Donostiako Gros auzoan, presoaren egoera salatzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.