Anartz Oiarzabal preso donostiarra gaur irten da Ocañako espetxetik (Espainia). Poliziak zabaldu zuen informazioaren arabera, 2001ean ihes egin zuen, Torreviejan (Herrialde Katalanak), Olaia Kastresana lehergailu bat manipulatzen ari zela hil eta gero. 2002an atxilotu zuten, Niorten (Frantzia), ustezko lau etakiderekin batera. 2007an Espainiaratu zuten.
EUSKAL PRESOAK
Anartz Oiartzabal presoa aske geratu da
2002an atxilotu zuten, Frantzian, eta Ocañako espetxean eman ditu azken urteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu