Euskal presoak

Anartz Aranbarri eta Luis Roncero iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira

Roncero urtarrilean itzuli zen, eta Aranbarri atzo geratu zen aske.

Euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazio bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
2023ko otsailaren 22a
12:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Roncero gasteiztarra da, eta urtarrilean itzuli zen etxera. Aranbarri, berriz, ondarroarra da (Bizkaia). Hura Venezuelatik iritsi da, eta atzo geratu zen aske, Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu ostean. Auzitegi horrek ebatzi du ez dagoela haren aurkako auzirik.

Etxerat-en datuen arabera, egun hemezortzi erbesteratu eta bost deportatu daude Euskal Herrira itzuli gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.