Terminologia ideiak zehaztasunez adierazteko beharrezkoa da. Kontzeptuko hitz bat. Politikan aritzean zer erranik ez.
Alderdi nagusien txosten eta aurkezpenak behatuz, EAE izendatzeko terminoen erabilera nahasi anitz senditu ditut. Txandaka datoz Euskal Herria, Euskadi, Herri, Nazio, lurralde... Batzuetan bata, besteetan bestea. Idatzietan kontrolatua bada, ahoz lerraketa anitz badira. Ez sistematikoa,ez anekdotikoa, adi jartzekoa.
Azken urteetan, lerraketa handia da EAE izendatzeko lurralde zabalagoaren izena erabiltzea. Alderdi ez abertzaleen eta espainolisten kasuan, bost axola. Haatik abertzaleak direnen partetik jasanezina da. Zer salatzen ote du joerak, lapsusak? (Politikatik hara ere frogatua dena funtsean) Zuek erran!
Bata da periferian gauden lurraldeetakoen drama, ezinean igeri, ikusezin agian, ezezagun usu, EAEko aitzina egiteko eta garatzeko gogo eta ahalen aldean: nahiago genuke guk ere gehiago existitu. Bizkitartean beste zerbait da lurralde historikoaren transferentzia egitea parte bakarrera, egoismoz edo memoria motza ukanez, nahiz okertzea pentsatuz berantean bainan pataskan direnak ahantz daitezkeela eta hortik guzioi dagokigun terminoa parte erlatiborako baliatzea, esklusibitatez, libreki. Gisa berean zuzendu ohi diot ipar Euskal Herri zehazten ez duen hemengoari.
Sutan jartzen gaitu kontinentearrok, diskurtsoen beroan holakoak entzutea, anputazioaren ondotik bazterrean utzi atala sentitzen baikira. Euskal Herriaz aritzen denean, gu ere baikira oraindik.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA
Terminoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu