Ane Pescador.
PENTSALDIAN

Sexua ere bai

2021eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Gaixotasun onkologikoatabua izan da denbora luzean eta hala izaten jarraitzen du hainbat pertsonarengan. Heriotzarekin estuki lotzen dute batzuek, alopezia eta gorakoak sortzen dituzten tratamendu bortitzekin besteek, baita min kontrolaezinekin ere.Gaitz honen prozesuan aurrerapausoak eman direlako kontzientzia duenik ere badago.Baina, aurrerapausoen prozesu honetan sor daitezkeen aldagaien artean, nork erreparatzen dio gaixo hauen sexualitateari?

Minbizi diagnostikoa jasotzerakoan eta tratamendu aukeretan pentsatzen hasterakoan, sexuan pentsatu ereez da egiten, bizirautea baita lehena. Baina, prozesuak aurrera egin ahala, antsietatea gutxitu eta «erosoago» sentitzerakoan planteatu ohi den zerbait da; izan ere, sexualitatea bizi kalitatean eragiten duten aldagaietako bat da.

Gaitz onkologikoak disfuntzioak eragin ditzake hura pairatzen duen pertsonaren sexualitatean.Esaterako, prostatako minbiziaren tratamenduak erekzio disfuntzioak sor ditzake.Zenbait minbizi ginekologikoen tratamenduak, aldiz, baginako lehortasuna eta penetrazio garaian mina. Bestalde, zenbait tratamenduk gorputz irudian aldaketa esanguratsuak sor ditzakete, kolostomiak edota mastektomia erradikalak esaterako. Egoera emozionalak eta tratamenduak sortutako nekeak ere eragin zuzena eduki dezakete sexu disfuntzioan.

Eta gaitz onkologikoa tabua baldin bada, sexualitatea ez da atzean gelditzen. Honela, gaitza duen erabiltzaileak sarritan ez du medikuarekin gai honen inguruan hitz egiteko adorerik bilatzen, edo kontran, medikua da gai honi aipurik egiten ez diona.

Zenbait ospitaletan badira gai hau lantzen duten sexologiako profesionalak. Euren kontsultetan arazoa identifikatu eta irtenbide desberdinak lantzen dituzte erabiltzaileekin. Horrez gain, talde tailerrak ere egiten dira arazo berdintsuak dituzten pertsonen artean.

Kalitatezko asistentzia terapeutikoa ematekogaixo hitza geure buruetatik kendu beharko genukeela pentsatzen dut. Azal eta hezurrezko pertsonak dira. Eta gizaki guztiok bezala, preokupazioak dituzte euren bizitzetan; sexualitatea, haien artean. Zahar zein gazte, denon bizitzen parte da. Gai hau normaltasunez jorratzea ezinbestekoa da bizi kalitate duina izan dezaten, naturalki jorratu terapeutikoki erantzun egokia eman ahal izateko.Sexualitatea naturalizatu, gogorarazi, normalizatu; barrerak hautsi. Gaixo izatetik urrun,gaixotasun bat esperimentatzen ari diren gizakiak direla gogoratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.