HILBERRIA. Andoni Unzalu

PSE-EEren aholkulari eta estratega

PSE-EE / BERRIA.
Paulo Ostolaza.
2023ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Denbora luzez gaixorik egon ostean, atzo hil zen Andoni Unzalu politikari eta idazlea (Abadiño, Bizkaia, 1956), 67 urte zituela. Besteak beste, ezaguna da Patxi Lopezek gertuko aholkularia izan zuelako. Hainbat hedabidetan ere ohiko kolaboratzailea zen; besteak beste, EITBn.

ETA politiko-militarreko kide izandakoa zen Unzalu, eta 1990eko hamarkadan EAJtik gertu ibili zen, baina 2000ko hamarkadaren hasieran urrundu zen jeltzaleengandik. 2009. urteko hauteskunde autonomikoetan, lehen aldiz, PSE-EEren zerrenda batean agertu zen. Eta Lopez Jaurlaritzako lehendakari izan zenean (2009-2012), haren lantaldean egon zen. Askoren arabera, itzalean hura zen lehendakariaren estratega. Izan ere, Lopez sozialista Espainiako Kongresuko presidente izan zenean, aholkulari ibili zen Unzalu. Eusko Jaurlaritzara itzuli zen gero. Eta, ordutik, hedabideetan izan du jardun nagusia.

Unzaluren heriotzak hainbat erreakzio eragin ditu, nagusiki PSE-EEren inguruan. Lopezek «lagun handia» zuela esan du, eta haren ibilbidea goraipatu du. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, berriz, azpimarratu du «terrorismoaren aurkako urte gogorretan ezinbesteko ahotsa» izan zela Unzalurena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.