Jose Antonio Rodriguez.
ARGI ALDIAN

Kolesterol 'onak' ezizena merezi al du?

2016ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Gehienok badakigu odoleko kolesterol-mailak eta gaixotasun koronarioa jasateko arriskua nolabait erlazionatuta daudela. Izan ere, urteroko azterketa medikoaren emaitzak jasotzen ditugunean, kolesterol-maila da begiratu ohi dugun lehenengo datua. Analisien txostenean, bi zifra agertzen dira gehienetan kolesterol-mailaren inguruan, LDL- eta HDL-kontzentrazioa adierazten dutenak. LDLa kolesterol txar gisa ezagutzen dugu. Berriz, HDLari kolesterol onaren ezizena ematen diogu. Kolesterol txarraren kasuan, bihotzeko arriskua gehitzearen mekanismoa nahiko ondo ezagutzen da: LDL-maila altuek arterien estutasuna sor dezakete. Aldiz, kolesterol onak bihotzeko arriskuarekin zer-nolako erlazioa duen ez dago hain argi.

Gizakietan ere, HDLaren ospe ona zalantzan jartzen duen artikulu berri bat argitaratu zen joan den Martxoan, Science aldizkarian. Lan horretan, sekuentzia genetikoa konparatu zuten HDL-maila ezberdineko bi taldetan. Talde bateko kideek HDL-maila normala zeukaten, eta beste taldekoek oso maila altua. Bigarren talde horretako hainbat lagunetan mutazio bat aurkitu zuten SRB1 proteina kodetzen duen genean. SRB1 proteinak gibelaren zeluletan HDL xurgapena errazten du, eta odoleko HDL-maila murriztu. Berriki aurkitutako mutazio horren ondorioz, SRB1aren funtzioa galtzen da, xurgapena txikiagotzen da, eta odoleko kolesterol oneko maila altua mantentzen da. Hala ere, HDL-maila altuko taldekideetan gaixotasun koronarioa jasateko arrisku handiagoa zela egiaztatu zen. Beraz, artikuluaren egile batek dioenez, beharbada kolesterol onaz hitz egiteari utzi behar izango diogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.