Inaki Irazabalbeitia.
Iñaki Aldekoaren heriotza. IRITZIA

Kimikari batek beste bati

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Joan egin zara, tokaio! Kostatu bazaio ere, heriok harrapatu zaitu. Patuak nahi izan du Julenengandik orpoz orpo joatea, euskal independentismoaren bi erreferente inportante begi-klik batean galtzea.

Zure berri banuen elkar ezagutu aurretik; zure artikulu zorrotzak leituta neuzkan. Alabaina, Aralar izeneko proiektu ilusionagarri hura abiatu zenean egin genuen topo lehen aldiz. Idatzietatik ezagutzen nituen zure pentsamendu sakona eta analisi politiko zorrotza. Gure batzar eta bileretan eztabaida politikorako zure trebezia ezagutu nuen, nola harilkatzen zenituen egoera sozio-politikoaren nondik norakoak gure alderdiaren jarduna zelakoa behar zukeen izan iradokitzeko.

Azkenekoz 2018ko udaberrian izan ginen elkarrekin, zure etxera joan eta Aralarren historia biltzen duen Zibil eta zabal dokumentalerako grabazioa egin genizunean. Ahoan bilorik gabe mintzatu zinen, ohitura zenuen moduan. Berrikusketa azkar bat eman diot dokumentalari eta zuk esandakoari. Bi apunte hartu dizkizut. Lehena: 2007an Ezker Batuarekin egin genuen koalizioari buruz klaru zenioen: «Lehentasunezkoa da indar independentistak eta erabakitzeko eskubidearen aldekoak elkarrekin aritzea. Ezin dugu jardun politikoa abertzaleen elkarlanera mugatu». Eta EH Bilduri buruz: «Ez dut dudarik: bere oinarrizko parametro politikoak Aralarrenak dira», Nafarroaren eta Iparraldearen erabakitzeko esparruak adibidetzat jarrita.

Bukatzera noa, gogoratuz Sabin Etxean EAJren bi nagusiekin Aralarreko hiru ordezkarik egin genuen bilera hura non, politikan ohikoa ez bada ere, zientziazkoak ginen nagusi legelarien kaltean: 4 eta 1.

Egun handira arte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.