Pertsonaia. Gregorio Monreal

Ikasketa historiko eta juridikoen berritzaile

arantxa iraola
2014ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarteren telefono dei baten bidez, atzo Gregorio Monreal (Etaiu, Nafarroa, 1942) ikertzaileak jakin zuen 2013. urteko Euskadi Ikerkuntza Saria beretzat izango dela. Hamabi hautagairen artean hautatu dute gizarte zientzien eta humanitateen arloko bost ikertzailek, epaimahai batean elkartuta. Nabarmendu dute Euskal Herriko ikasketa historiko eta juridikoen arloan «berrikuntza» ekarri duela Monrealen jardunak, mugarriak jartzerainokoa: «Bere ikerketetan azalera atera du euskal erakunde publikoen garrantzia, herri baten nortasunaren erakusle gisa, eta mendeetan zehar iraun duen parte hartze eta askatasun espiritualaren erakusle gisa».

Epaimahaiko kideek erreparatu diote, baita ere, irakasle gisara Monrealek egindako ekarpen berebizikoari: EHUn zein NUPen jarduna da, eta jakintzaren eremu guztietan «lehen mailako ikerketa» sustatzen jardun duela adierazi dute. 1992-1996 urteen artean Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan zen, eta jakintzarekin lotutako beste hainbat erakunderekin ere lotura estua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.