HILBERRIA. Xan Marguirault

IK erakundeko lehen presoa

BOB EDME.
Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2017ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Atzo zendu zen Xan Marguirault (Donibane Lohizune) Iparretarrak erakundeko lehen presoa izan zena. Itsasun (Lapurdi) bizi izan zen luzaz, eta, azken garaietan, Ortzaizen aurkitu zuen bizilekua. 1977ko abenduaren 23an atxilotu zuten, Baionan (Lapurdi), eta 1978ko agorrilaren 23an askatu zuten. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan eragin handia izan zuen atxiloketa izan zen, eta, gutxira, Xan Komiteak deituriko sustengu talde ezagunak sortu ziren. Askatu zirenean, talde horiek batu sareak Herri Taldeen sorrera ahalbidetu zuten.

Eneko Bidegainek Iparretarrak Erakunde politiko armatu baten historia liburuan, horrela azaltzen du atxiloketak belaunaldi bati ekarri ziona: "Erran daiteke Xan Mariguiraulten espetxeratzeak abertzale belaunaldi bat bildu eta egituratu zuela, bai politikoki, bai publikoki".

Azken 15 urteetan, Autonomia Eraikiko militantea izan zen, nazioarteko harremanetan berezitua. Horren harira, Nazio Batuen Erakundeko Herri Autoktonoen batzarrean ere parte hartu zuen, eta harreman estuak zituen kanak herriarekin eta korsikarrarekin. Gazteak harreman internazionaletara hurbiltzeko xedearekin, Herri Topa elkartea sortu zuen, eta biziki inplikatua zen han.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.