enekoitz esnaola
ANALISIA

III. estatu ituna

2015eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Orain 40 urte Franco diktadorea hil ostean, 1978an egin zuten I. estatu ituna: Espainiako Konstituzioa. Haren barruko Herriei nazio izaera onartzeke eta mugarik gabe etorkizun politikoa erabakitzeko autodeterminazio eskubiderik aitortzeke. Batik bat nazionalismoak integratzearren, autonomien estatua asmatu zuten, baina ETAren jardun armatu indartsuaren, militarren hanka-hotsaren eta Andaluziaren-eta aldarrikapen autonomiko interesatuen ondotik, 1982an LOAPA etorri zen, abertzaleen eskuko erkidegoek hainbesterainoko ahalmenikez izateko. Hor da Gernikako Estatutua, bete gabe, gero eta ahulago. 1987ko Madrilgo, eta 1988ko Ajuria Eneko eta Nafarroakopaktuak proba moduan erabili ostean —kasurako, EAJrekin—, 2000n heldu zen II. estatu ituna. Hots, unionistek Lizarra-Garazirekin sustoa hartu ondoren—abertzaleen batasunagatik— eta ETA ezin zutela bukatu ondorioztatuta, ezker abertzalea legez kanporatuz euskal mapa politikoa iraultzeko Askatasunaren aldeko eta Terrorismoaren aurkako Ituna egin zuten PPk eta PSOEk; CiU lagun ona zuten garaiak ziren. 2007an Nafarroari eutsita, 2009an lortu zuten emaitza nagusia, Patxi Lopez jarrita lehendakari, Ibarretxe nagusitu arren bozetan. Baina estatu eredua krisi larrian da. Herriek aske izateko bidean jarraitzen dute. Aznarrek Ibarretxe zigortzeko saio bat egin bazuen ere, orain egin nahi dute PP, PSOE eta C's unionistek III. ituna, dagoeneko egina ez badute: bide instituzional, politiko, baketsu eta demokratikoak erabilita Espainiako Estatutik askatu nahi dutenak zigortzeko —iturria moztu, espetxea, inhabilitazioak, isunak, eskumen eteteak, Polizia...—. Baina Urkulluk oraindik ikusten du estatu eredu berria lor daitekeela. Non dago zirrikitua?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.