Iosu Alberdi.

Gaizki disimulatua

2025eko otsailaren 28a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«Zuzenbidea modu bihurrituan erabiltzeko ahalegin gaizki disimulatua» aipatzen du Damia del Clot Zuzenbideko doktoreak lawfare hitzaren definitzeko orduan. «Zuzenbidearen bitartez egiten den komunitate nazionalaren interesen defentsa» hitzekin definitzen du, berriz, Jorge Cagiao y Conde katedradunak nazionalismo juridiko kontzeptua, titulu borobila duen bere liburuan: Patriotas con toga. Biak ere Kataluniako independentzia prozesuari Espainiako justiziak emandako erantzunaren inguruan egindako definizioak dira, baina hark badu, gutxienez, elementu komun bat «ongietorrien» auziarekin: Manuel Garcia Castellon epailea.

Carles Puigdemont eta beste zenbait independentista terrorismo delituagatik epaitzeko xedez aritu zen epaile bera da euskal presoen harrera ekitaldien kontrako auziaren instrukzioa gidatu duena. Gidatzeaz gain, hura denboran luzatu eta bidean titularrak uzteko ahaleginak egin dituena, fiskaltzak eta Auzitegi Nazionaleko 3. Zigor Aretoak geldiarazi zuten arte. Hain zuzen, Espainiako eskuin politikoak ETAren mamua oraindik ere ahoan duela, ezker abertzaleari baino gehiago, Espainiako Gobernuari eta, batez ere, PSOEri eraso egiteko helburuarekin, hark EH Bildurekin duen harremana tarteko.

Bide batez, ezin ahaztu PP akusazio partikularren artean dela; ETAren hainbat biktimak euren erabilera alderdikoia egitegatik kritikatu duten alderdi bera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.