enekoitz esnaola
ANALISIA

Euskal presoen lehendakari ere bai

2014ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Olinpiar eta munduko txapelketetako dominak irabazitako igerilarien entrenatzailea da Fred Vergnoux, eta lehiako minaz mintzatu da elkarrizketa batean. «Tximeletako berrehun metroko proba bat 1.50ean egitea izugarria da; ehun metroetako estilo librean gorputz osoa minbera duzu. Baina zu min horretan pentsatzen ari bazara, akabo. Pentsatu: 'Jasan dezaket mina, eta beste gauza batzuetan zentratuko naiz: nola ari naizen arnasa hartzen, propultsioa, timing-a, besoak-zangoak, helmuga aurreikusi horma ongi ukitzeko...'. Prestaketa mentala da».

Ezker abertzaleak 2007an«negoziazio eta estrategia eredua amaituta» jo eta bide soilik politiko eta ez-armatuaren eta aldebakartasunaren aldeko gogoetari ekin zionean, mentalki prestatu beharra zeukan. Mende erdi bateko ibilbidea egina zeukan, eta «trukean ezer izan gabe» aldatu behar zuen norabidea.

Euskal nazioaren aitortza, autodeterminazio eskubidea, Hegoaldeko Autonomia Estatutua, edota Espainiako armada eta polizia indarren «kanporatzea» jasotzen zituen KAS Alternatibak (1978). ETAren Alternatiba Demokratikoak ere (1995), «KAS Alternatiba gaurkotzearen ondorioz», jaso zituen Euskal Herria aintzakotzat hartzea, autodeterminazioa eta «prozesu demokratikoa gorpuzteko» amnistiaren aldarrikapenak. Duela 36 eta 19 urteko aldarriak dira, guztiak ere bere garaian baloratu beharrekoak, orduko testuinguruagatik eta. 2014an gaude, eta: estatuek ez dute egin Euskal Herriaren aitortzarik, euskal herritarrei ez diete aitortu autodeterminazio eskubiderik, zatiketa administratiboak hor dirau, Guardia Zibila-eta betiko lekuan eta beti bezala daude, eta euskal presoak ia bostehun dira, urrun eta sakabanatuta dauzkate, eta estatuek ez dituzte kontuan hartu legediari segituz haiek egindako eskaerak.

Ordea, «irautea irabaztea da» esaldia ere bada aintzat hartzekoa erresistentzia mugimenduen ibilbidea baloratzean. Edo hor da, halaber, ezker abertzaleak eta haren esparru soziologikoko norbanako eta eragileek landu izan dituzten balioak —militantzia, konpromisoa, elkartasuna, altruismoa...— eta haien bidez izandako lorpen tangibleak eta ez-tangibleak. Hala ere, eta ETAk 2011ko urrian jarduera armatua bukatu zuela jakinarazi zuelarik, aro hari amaiera eman izana gogorra izan zen ezker abertzaleko askorentzat, aitortzen dutenez. Apustu berriaren alde egin izanagatik ere, mina barruan. Baina, prestaketa mentalaren ondorioz, onartu zuten, beste gauza batzuetan zentratzeko: soilik bide demokratikoak erabili, esparru instituzionalari modu osoan heldu... Edota EPPK-k abenduan iragarritakoa: espetxe onurak izateko legedia beteko zutela presoek.

Gainera, kolektiboko presoak giza eskubideen aldarrikapena baino ez dira ari egiten: etxetik gertueneko kartzelatan egotea preso, larri gaixorik daudenak aske uztea eta 70 urte baino gehiago dituztenak ere askatzea. Horrez gain, hor dira zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak konplituak dituzten presoen kasuak ere, kalean izateko lege baldintzak beteta. Legediari —gaurkoz lortu ezinezkoak liratekeen eskakizunak alboratuta— eta gizaeskubideei heldu die EPPK-k.

Ezin ahaztu daitekeen urtea da 1989a, giza eskubideak urratzeaz batera euskal politikagintza okerrera bideratu zuena baita: presoen sakabanaketari ekin zionPSOEren gobernuak. Hainbat euskal preso ohik hil honetan artikulu batean gogoratu dute, hemerotekatik garai hartako esanak-eta jasoz, EAJk izan zuela erantzukizunik. Arzalluz: «Sakabanaketa politika ez da giza eskubideen urraketa bat». Ardanza: «Ondo eramaten bada, barreiatzeak ondorio garrantzitsuak ekar ditzake». Anasagasti: «Beti babestu dugu». Egibar: «Sakabanaketa ona da, ETAren estrategia hausten duelako».

Orduan sakabanaketa zergatik babestu zen gaur interpretatu eta adosten hasteak luze eman dezake, eta emankorragoa izan daiteke diagnostiko soil eta zehatza egitea, ETAk jarduera armatua utzia duela eta horretarako egiturak deseginak dauzkala azpimarratzeaz gain: euskal presoensakabanaketak ez du oinarri juridikorik, eta haien senideentzat-eta zigor erantsi bat da —bidaiaistripuetan hamasei lagun hil dira; errepidean 25 egunetik behin izaten dute ezbeharren bat—; EPPK-ko kideak legedia betetzen ari dira, eta haiek erebadituzte giza eskubideak.

Legeaz gain, giza eskubideak exijitzea edonorentzat da eginkizun bat, are gehiago haien gabezia pairatzen duten pertsonen lurraldeko arduradun instituzionalgoren batena, baita kasu honetan EPPK-ko kideek iraganean izandako jardueren kontra egonda ere. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria denez Urkullu, ardura berezi bat du erkidegoko herritarren giza eskubideen defentsan. Aste honetako datuen arabera, EPPKn 42 arabar preso daude, 163 bizkaitar eta 196gipuzkoar; 401 —kolektiboan, denera 472 dira—. Euskal Herriratzeko eta larri gaixorik daudenak eta 70 urtetik gorakoak askatzeko exijitzea eta, horretarako, lehen lerroan jarriz borrokatzea giza eskubideen alde egitea da, oroz gain. Planteatutako konponbideak premiazkoak dira; egoera larria da kasu batzuetan. Ostegunean Urkulluk berakFacebooken idatzi zuen: «Gure gobernuaren konpromisoa pertsonekin dago». Mingarria al da EPPK-ko gizon-emakumeengiza eskubideen alde eta ez beste ezeren alde konprometitzea?

Beste kontu bat litzateke,gatazkaren ondorioei amaiera ematearren, presoek amnistia, indultua edo dena delakoa jasotzeko haiek eta ETAk egin beharrekoa. Aitortza edo pauso berriak eta mentalak eska ditzake.

Vergnoux: «Mina azkarren onartzen duenak egingo dituazkarren beste gauzak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.