Josu Bujanda Zaldua (Beasain, Gipuzkoa, 1961) Ertzaintzako buru izendatu zuten atzo.Postua libre zegoen Jorge Aldekoak Cabacas auziko epaiaren ondoren dimititu zuenetik. Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak hartu du erabakia, eta, Ertzaintzako buruaz gain, Herritarren Babeserako ataleko burua ere izendatu du: Alfonso Aranguren.
Ofizioan ibilbide luzea egina du Bujandak. 1983an sartu zen Arkautiko Akademian, eta 36 urtetik gorako esperientzia du hainbat kargutan. Azkenengo sei urteetan, Herritarren Babeserako atalaren burua izan da.
PERTSONAIA. Josu Bujanda
Esperientzia handiko bidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu