Jenofa Berhokoirigoin.
Hautetsien Kontseilua. Ipar Euskal Herriaren gobernantza. Analisia

Eskumenen garrantzia

2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Garrantzia handikoa da lurralde elkargoak lituzkeen eskumenei buruzko gogoeta, egituraren eragina eta indarra horren araberakoa izanen delako. Biak elkargo izan arren, eskumen gutxi dituena eta anitz dituena arras ezberdinak dira. Hautetsien Kontseiluko kideez gain, Garapen Kontseilukoak ere egon dira proposamenen lantzen, eragile sozialen hitza sarraraziz eztabaidan. Iritzien aniztasuna errespetatuz, adostasun orokorra lortu nahiakdakar, nahi ala ez, bakoitzak bere ideia batzuei amore eman beharra. Taldeetan ultra jakobinoak daude, frantses-euskaldunak, euskaldun-frantsesak eta abertzaleak. Ondoko egunetan ageriko da ezagupen eske dabiltzanak ase ote dituzten egindako proposamenek. Anartean, euskal lurralde elkargoaren hipotesia marraztenari dira. «Behar ote dugu?» galderatik «Nolakoa izanen da?» galderara pasatu izana, pauso handia da. Lan hori alferrikakoa izanen da haatik, Parisen ateak hetsirik kausitzen badituzte. Irekiarazi beharko dituzte. Zeregin handia ukanen dute tokiko ordezkari sozialistek. Erreformaren arduradun Marylise Lebranchu ministroarekin bilduko dira Euskal Herriko parlamentariak. Behin baino gehiagotan bildu beharko dute, naski. «Tokiko demokrazian sinesten dut, bizkortu nahi dut, horrela gure lurraldeei garapenerako askatasun berri batzuk emateko gisan», zion maiatzean, François Hollande Frantziako Gobernuko presidente berriak. Hitz eder horiek gauzatu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.