Castillo Suarez.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Elkarrizketak

2016ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Sabadell bankuak jarri zituen modan binakako elkarrizketak. Bikoteak osatu eta zuri-beltzeko elkarrizketa sorta bat plazaratu zuen duela urte batzuk. Gaia denendako berbera zen: etorkizuna. Horietako bat gorde nuen gogokoen zerrendan: Pep Guardiola eta Fernando Truebaren artekoa alegia. Gogoan dut Guardiolak ematen zuela bere lanaren giltzarrietako bat: jokalariei euskarriak ematen zizkiela etorkizuna —hurrengo partida— nolakoa izanen zen irudikatzeko. Ziurtasuna da jokalariei eskaintzen ziena —gogoan izan behar da Sabadell bankuak aurrezki planak saltzen zituela iragarki horien bidez— .

Elkarrizketa haiek etorri zaizkit burutara EH Bilduren solasaldietako bat ikusi dudanean: Jasone Agirre eta Arnaldo Otegiren artekoa. Anbizioaz ari dira. Pasioaz. Konpromisoaz. Hiruren arteko loturaz. Politikara jauzi egitearen arrazoiez. Deigarria egin zait jauzi hori emateari emozioei ematen dieten pisua batetik, eta kazetari batek zergatik uzten duen bere lanbidea politika egiteko justifikatu beharra bestetik. Baina, futbolean zein politikan, atzera begiratu baino, funtsezkoa da etorkizuna irudikatzea. Horixe da elkarrizketari falta zaiona, nik uste.

Alde horretatik, abantaila du EAJk kanpainarik gabeko kanpaina egiten ari delako, hau da, ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzen ari da. Bat-batean kanpaina bukatu eta lehengo lehendakari berbera izanen duzuela ohartuko zarete. Ziurtasuna da kanpainaren funtsa eta oinarria. Eta uste dut bozkatzen dugunean arriskua ez dugula sobera maite.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.