Udal eta foru hauteskundeak. BOZ GORA

Bizkaitar batek, Nafarroatik

2015eko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Zenbait galdera, kezkak ere bai, eten puntu batzuk eta hautagai baten gorazarrea, hauteskunde kanpaina dela eta. Lehen aldiz Nafarroako Legebiltzarrerako botoa emango duen bizkaitar batenak.

1. Podemos-ek jarri du mahai gainean aspaldiko kontua: gainditu liteke ezker-eskuin binomioa? Duela hilabete batzuk ezagun batek bota zion galdera nire lagun bati: zer lortu du ezkerrak, ezker agertuta? Life of Brian adibide buruan erantzungo nioke arrazoi duela. «Gizarte segurantza, jubilazioa, lanaldi arautuak etabarrak kenduta… zer egin du ezkerrak gugatik?».

2. Iruñean aurkezten diren aukera politikoen webguneetan begira, Aranzadirenean «zergatik Aranzadi» ikusi dut eta aspaldiko hausnarketa etorri zait berriz burura. Nago eragile politikoei zergatik baino gehiago zertarako galdetu behar diegula. Zergatiak ulertzea ez da zaila izaten. Erraza da, adibidez, ingurura begiratzea eta hainbat feministek boterea zergatik eskatzen duten ulertzea. Zertarakoerabiliko dugun jakitea ere exijitu behar zaigu, ostera.Guztioi.

3. Iruñea-Madril trena. Bidaiari bi haien artean (itzulpena neurea). «Alternatiba demokratikoa osasungarria da, jakina, baina Nafarroa beste kontu bat da, Nafarroan dagoen alternatiba…». Eten puntu horietan entzuten duguna izango gara, datozen lau urteotan.

4. «Irabazten duenean garaipena onartzeko arazoak ikusten dizkiot ezkerrari. Eta kezkatu egiten nau». Alemaniako lagun batek aurten. Ados nago: irabazten ez jakiteagatik galduko ote dugu?

5. Beste aipu bat: Katalunian bizi den Murtziako ezagun batek honakoan. Artur Mas «genozida» zela esan dit. Handik egun gutxira heldu zaizkit Whatsapera suizidio bati homizidioa deitzen dioten mezuak. Politikagintzak hitzen ondoezarekin bukatu behar duela pentsatu dut bi kasuetan eta arrazoitzean sakondu. Horretarako esateko zerbait izan behar da, esateko gogoa eta esateko modua. Zenbat hautagaik betetzen dituzte baldintza horiek? Eta daudenean, alderdiak zer egiten dira, poztu ala izutu?

Azkenik: «Iruñean desagertu dira bere konkistatzaileen murruak. Baina murru sozial, moral eta politikoak bota behar dira orain. Hiri honek bere buruaren antza ez ezik beste edozeren antza izan dezaneraiki dituzten harresiak». Iruñerako ezkerreko alkateabertzale bat nahiko nuke, eskuineko alkate nazionalisten hurrenkerari bukaera jarriko diona. Baina beste ezerengainetik, Joseba AsironIruñeko alkate izatea nahiko nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.