HILBERRIA. Gillermo Etxebarria

Bizia euskarari emana

BOB EDME.
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Seaska sortu eta urte gutxira murgildu zen Iparraldeko ikastolen sarean barna Gillermo Etxebarria (Zaldibar, Bizkaia, 1954). Sortzez bizkaitarra zen, eta 20 bat urte zituela iritsi zen Lapurdira. Seaskan egin zuen ibilbide profesional guzia, ia berrogei urtez. 2016an hartu zuen erretreta: luzaz irakasle egon zen, eta azken zazpi urteetan Baionako Etxepare lizeoko zuzendari izan zen. Bizi osoan euskararen alde ariturik, atzo zendu zen, 67 urterekin.

BERRIAk elkarrizketa egin zion 2016an, ibilbide profesionala bukatu berri zuela. Euskararen aldeko ekinaldi anitzetan hartzen zuen parte, eta hizkuntzaren defentsan jardun zuen beti. Honela adierazi zuen, orduan: «Euskararen egoerak segitu du beheranzko bidea; desagertzeko bidea, oro har. Baina badira zenbait bide hori pixka bat trabatzen dutenak eta ez dutenak uzten beherantz joaten. Ikastolak, adibidez, AEK, irratiak… horrek guztiak pixka bat atxikitzen du».

Seaska ere hazten ikusi zuen Etxebarriak:utzi zuenerako, 3.500 ikasletik gora zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.