Bea Salaberri
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Betikoa

2016ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Zutabeak idazten jartzean badatozkit aipatzeko on-gaitzak alderdi guziengatik salbu… Podemos: zalantza, gardenegia.

Hemendik ikusirik, mugimendu bitxia zait. Sustut urte lasterretako ibilbide erraza dela-eta.

Sortu zenean, «Espainiako martxoaren» biharamunetan, mugimendu horrek ez zidan kuriositate gehiegi piztu. Zergatik nuen inpresioa itzaliko zela piztu bezala? Zabalegia, orokorregia?

Sinpleagoa dateke. Sistema iraultzea, kapitalaren salaketa, aberastasunen banaketa, justizia soziala, justizia, integrazioa, espekulazioa, ingurumena, langabezia, pobrezia, korrupzioa, berdintasuna… (geldi gaitezen depresioa aitzin) aldarrikapen horiek beste batzuen eskutik eramanak ikusi ditut betidanik, honetara gabe. Podemos goaitatu gabe, mugimendu ezkertiarrek eta abertzaleek eraman gaiak dira, baita metodoak ere.

Zergatik ez zen hurbilagoko suminduei botoa eman, ahal zenean? Aldarrikapen berak ezkerreko abertzaleek eramatean, zergatik ez dute egundaino oihartzun bera ukan? Nork dioen.

EAEko bulegokideak aipatu dit haren lagun anitzek Podemosi emanen diotela boza, omen «betikotik aldatzeko». Betikoa? Zer da betikoa 25 urtetan? Ulergaitza.

Batzuetan, botoa ematerakoan ez omen da arriskua maite, horretarako dago sorpresarik gabeko kontinuitate etsi geza. Batzuetan kementsuenari aukera emanen genioke, asma lezakeelakoan eta promesa bete. Beste batzuetan frogarik nehun egin ez duen arriviste-ari bozkatuko genioke alaire, exotismo gosez. Betikoa saihetsi ustez. Edo zeharrargia mantentzen trebea delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.