Doinua: Hemen zizurkildar bat
Garestik Gasteizera
Oiztik Anbotora
Korrika Ongi Etorri
hemen zaiten lora.
Beti hartzen zaitugu
guk horren gustora
jende asko zure zain
gaur be egongo da
euskarak eskuz esku
e(g)in dagian gora.
Arrese-Beitiaren
hitz hauek ikasi:
«Euskaldun jaio nintzan
euskalduna hazi
euskara hutsik amak
eustan irakatsi
euskara maite-maite
zabiltz neugaz beti
euskara hil ezkero
ez dut gura bizi».
Zuk be gugaz batera
euskaldun barria
ze ardura du zein den
zure jatorria.
Euskarak egin dezan
gerora irria
elkarrekin daiogun
ongi etorria;
denok osotzen dugu
euskaran herria.
Otxandio, Mañari,
Izurtza, Iurreta
Durangerrian jarri
dagigun arreta
euskara indartzeko
emaiogun buelta
ekin izkilimiñai,
egin berriketa
erabiliz bakarrik
biziko da eta.

21. Korrika
BERTSOKLIKA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu