Arantxa Elizondo.
Koronabirusa. BERDINTASUNA PENTSALDIAN

Berreraikuntza

2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Duela hamabost urte inguru emakume eta gizonen berdintasun politiketan ari ginenok maiz azaldu behar izaten genuen genero ikuspegia zer zen. 2005eko Berdintasun Legea onartu ondoren, gogoan dut erakundeetako ordezkariei (politikari nahiz teknikariei) esaten geniela erabaki publikoak hartzerakoan genero ikuspuntua erabili behar zutela beti. Segidan, garai hartan erabiltzen zen definizioa botatzen genien gupida gabe: «Prozesu politikoak antolatu, garatu eta ebaluatzerakoan, erabaki politikoak hartzen dituzten aktore guztiek genero-berdintasunaren ikuspegia txertatu behar dute, politika guztietan, maila guztietan eta erabaki-hartzearen faseguztietan». Orduan haietako askok begirada mesfidatiz galdetzen ziguten: «Eremu guzti-guztietan egin behar al da hori? errepideak mantentzeko erabakia hartzen dugunean ere bai? industriaren sustapen programa bat egiterakoan?» Burlati zenbaitetan: «Uraren kudeaketaz ari garenean ere bai?» Ene, zenbaitetan gureak eta bi ikusi genituen erabaki politikoak neutroak ez zirela azaltzeko, desberdintasunak areagotu zitzaketelako.

Garai hartan emakume eta gizonen berdintasunaren beharra soilik gizarte gaietan ikusten zen, asko jota hezkuntzan ere bai, besterik ez. Pixkanaka beste arloetara zabaldu zen: osasuna, kultura, kirola, ekonomia, mugikortasuna... Gaur egun esparru guztietan sartu behar dela kontsentsuz onartuta dago. Aldaketa hori, bilakaera sozialaren emaitza izateaz gain, erakundeek barneratu dituzten prozesuen ondorio ere bada, hala nola generoaren araberako eraginaren azterketa. Honen bidez aztertzen da erabaki bat hartu aurretik, derrigorrez, mesedegarri edo kaltegarri izango ote den emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko eta behar izanez gero, sartu beharreko neurri zuzentzaileak jasotzen dira.

Jakingo duzue Espainiako Kongresuak Berreraikitze Batzordea sortu zuela maiatzean koronabirusak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko neurri bereziak hartzeko, Patxi Lopez buru duela. Lau lantalde eratu dira eremu hauek lantzeko: osasun publikoa, ekonomiaren berrindartzea, gizarte politikak eta zainketa sistema, eta Europako Batasuna. Bukatutakoan osoko bilkuran eztabaidatuko den txostena egingo du. Jadanik martxan da batzordea, etapertsona ugarien agerraldiak izan dira bertan. Ez dut saio guztietan esan dena entzuteko betarik izan, eta badakit oraindik lana ez dutela amaitu, baina, orain arte izan direnhizlarien zerrenda ikusita, ez du ematen batzorde honetatik aterako diren proposamen garrantzitsuek genero ikuspuntua barneratua izango dutenik: emakume gutxi bertaratudira (83 hizlarietatik 24, agerraldien %29), aditu bakarra, talde feministarik ez. Salbuespenak salbuespen, han izanzen Amaia Perez Orozco ekonomista feminista argia, zainketen inguruan hitz egiten. Ikerlari eta militante bikainhau gonbidatu al zuten feminismoaren ordezkaritza betetzeko? Bera izango al dadiputatuek entzungo duten ahots feminista bakarra berreraikitze prozesuaren ardatzak finkatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.