Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi ohi eta EAJko kidea zendu da, 70 urte betetzear zituela. EAJk berak eman du heriotzaren berri, nabarmenduta «Arabako abertzaletasunaren ordezkari historikoa eta euskal politikaren erreferente etikoa» zela. EAJko legebiltzarkidea ere izan zen 2004 eta 2007 artean, eta EAJko Araba Buru Batzarreko lehendakaria. Euzkadi Buru Batzarreko idazkari eta bozeramaile ere izan zen 1983tik 1987ra.
Heriotzaren berri zabaldu ondoren, dolumin mezu ugari zabaldu zituzten EAJko kide ugarik. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak doluminak eman dizkie senide eta lagunei: «Gaztetatik bere bizitza osoan konpromisoa zer den erakutsi zigun».
HILBERRIA. Xabier Agirre
Arabako abertzaleen «erreferente»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu