HILBERRIA. Frantxua Garat

Apaiz abertzale engaiatua

BERRIA.
2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Frantxua Garat 74 urterekin zendu da gaixotasun luze baten ondorioz. Hazparnen (Lapurdi) jaioa zen, eta apaiz abertzale engaiatua izan zen. 1992an, Ezpeletan (Lapurdi) atxilotu zuten, hainbat euskal iheslariri aterpe emateagatik. Urte batzuk geroago, Parisera bidali zuen apezpikuak. 1998an, berriz Euskal Herrira itzuli zen, Donibane Garazira, eta Senpereko (Lapurdi) elizan eman zituen apaiz gisa azken zortzi urteak. Iazko abuztuan eman zuen bere azken meza.

Herriarekin apaiz taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta Anai Artea elkarteko kidea, Battitta Larzabalekin batera. Larzabalek BERRIAri adierazi dionez, «tristuraz» hartu du heriotzaren albistea. Biak hazpandarrak izanik, gaztetatik ezagutzen zuen Garat, eta gero berarekin aritzeko aukera izan zuen: «Iheslariei ez ezik, presoei ere lagundu zien Anai Arteak eta horretan ere lagundu zuen. Bere denboran Errefuxiatu bat etxe bat kanpaina egin zen, eta Garatek bere apaiz lagun batzuekin gaitzeko lana egin zuen: 500 etxe atzeman ziren errefuxiatuentzat».

Bihar izango da hileta, 15:00etan, Hazparneko elizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.