Mendebaldeko Saharako herritarren borroka irudikatzen duelako; borroka horren ikur delako», Aminetu Haidar ekintzaile sahararrari (Aaiun, 1967) emango dio Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak giza eskubideen aldeko Rene Cassin saria. Haidarrek urteak daramatza giza eskubideen alde lanean Mendebaldeko Saharan, eta hainbat urtez kartzelan egon da horren ondorioz. 1987 eta 1991 bitartean, adibidez, desagertutzat eman zuten, baina espetxean zegoen. 2005ean larri zauritu zuten Mendebaldeko Sahararen aldeko manifestazio batean. Erietxean atxilotu egin zuen Marokoko Poliziak,eta hilabete batzuk egin zituen espetxean. Bitarte horretan gose greba egin zuen.
Giza eskubideen Sajarov saria jasotzeko hautagaia izan zen, eta duela gutxi Silver Rose garaikurra eman diote, «askatasunaren eta giza duintasunaren alde» egindako lanagatik.2009an, Train fundazioak New Yorken eman zion kuraia zibilaren saria jasotzetik itzultzen ari zela, Aaiungo aireportuan atxilotu, eta kanporatu egin zuten. Kanariar Uharteetara (Espainia) bidali zuten, Lanzarotera, hain zuzen. Han 32 egun egin zituen gose greban, kanporatzea salatu eta Aaiunera itzultzen utzi zioten arte. Tratu txarrak jasan zituela eta, salaketa ere jarri zuen. «Giza eskubideen defentsa are zailagoa eta gogorragoa da Saharako andreen kasuan», dio epaimahaiak. •
Pertsonaia. Aminetu Haidar
Aitortza sahararren aldeko borrokari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu