HILBERRIA. Simone Veil

Abortu Legea bultzatu zuen aitzindaria

2017ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Simone Veil politikari frantziarra zendu zen atzo, Parisen, 89 urterekin. 1927an jaio zen, Nizako familia judu batean, eta, 16 urte zituela, senideekin atxilotu eta Auschwitzera eraman zuten. Frantziara bueltatu zenean, legelari ikasketak egin zituen, eta magistraturako funtzionario izan zen, 1974an Osasun ministro izendatu zuten arte. Frantziako Gobernuko aurreneko emakumezko ministroa izan zen. Hura karguan zela onartu zuten abortuaren legea Frantzian; Veil Legea izenarekin da ezaguna. Arau hari esker, Ipar Euskal Herriko emakumeek ez ezik, Hegoaldekoek ere abortatzeko aukera izan zuten muga gurutzatuta, Madrilek debekatuta zuen garaian.

Gobernua utzi eta gero, Europako Legebiltzarreko buru izendatu zuten 1979tik 1982ra arte. Han ere, bera izan zen kargu hori bete zuen lehen andrea. Europako Legebiltzarretik Osasun eta Gizarte Gaietako ministro postura itzuli zen, 1998tik 2007ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.