Ana Belen Egues euskal presoari 85 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Epaiketan, Eguesek aitortu zuen orain 24 urte atentatu bat egin zuela Madrilen.

zaballa
Zaballako espetxea, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko irailaren 17a
16:31
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak 85 urteko espetxe zigorra jarri dio Ana Belen Egues euskal presoari. Epaiketan, aitortu egin zuen 2000ko abuztuaren 8an Madrilen atentatu bat egin izana; «kalte terrorista handiak» eragitea eta zazpi hilketa saiakera egitea egotzi diote.

Fiskaltzak 121 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina jaitsi egin du epaileak azkenean. Hark ebatzi duenez, Eguesek bere taldekide batzuek bonbak jartzeko erabili zuten autoa lapurtu zuen, eta haren ardura izan zen dinamita garraiatzea ere. Leherketaren ondorioz, 11 pertsona zauritu ziren, horietako bi haurrak.

Egues Elduaingoa da (Gipuzkoa), eta Zaballako espetxean dago gaur egun (Araba).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.