Iparretarrak (IK) erakundeko preso ohi zenbait Nazioarteko Harreman Taldearekin elkartu ziren irailean, eta haiei emandako testua jendaurrean zabaldu dute orain. Erakundearen sorrerari eta bilakaerari buruzko xehetasunak ematen dituzte bertan, eta, izenpetzaileek diotenez, «ekintzaile eta herriko seme-alaba gisa» egin dituzten hautuekin eta izan dituzten jokabideekin bat egiten dute oraindik ere: «Atzo bai gaur egun ere, gure helburua da Euskal Herriak bere lekua izan dezan herrien arteko batasunean». Bide horretan hiru «urrats» egin behar direla uste dute: autonomia estatutu bat, euskararen ofizialtasuna eta «baldintzarik gabeko» amnistia lortzea.
Gatazka politikoaren konponbidean «esku hartzeko nahikundea» dutela azpimarratu dute, eta Euskal Herriak «eskubide guziak berreskuratzeko tinko lan egiten» jarraituko dutela jakinarazi. Hauek dira agiriaren izenpetzaileak: Filipe Bidart, Ttotte Etxebeste, Gabi Mouesca, Filipe Laskarai, Panpi Sainte Marie, Allande Sokarros, Filipe Lesgourgues eta Terexa Mitxelena.
Amnistia eskatu dute IK-ko preso ohi batzuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu