gizartea

Aminatu Haidarri elkartasuna adierazteko bi eguneko baraualdiari ekin diote hainbat lagunek, Hondarribiko aireportuan

2009ko abenduaren 14a
18:26
Entzun
Aminatu Haidar giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararrari elkartasuna eta babesa eskaintze aldera hainbat lagunek bi eguneko baraualdiari ekin diote Hondarribiko aireportuan (Gipuzkoa). Saharar-Arabiar Errepublikaren Lagunak Elkarteak (RASD) antolatu du ekimena eta oraingoz, baraualdia bihar gauera arte luzatuko dutela jakinarazi du.

Azaroaren 13an, Aaiungo aireportura (Mendebaldeko Sahara) iritsi berritan, Marokoko segurtasun indarrek atxilotu egin zuten Haidar. 24 orduz eduki zuten preso, eta, ondoren, Espainiara bueltan bidali zuten. Marokon sartzeko bete beharreko dokumentuan, herritartasunaren atalean, sahararra dela jartzea, horixe izan zen delitua. 29 egun daramatza gose greban Lanzaroteko aireportuan (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.