Amezagaren atxiloketari buruz azalpenak eskatu ditu EH Bilduk

Erredakzioa
Gasteiz
2014ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Astelehenean Ertzaintzak Jone Amezaga atxilotzeko erabili zuen materialari buruzko azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari. Arzuagak salatu duenez, oldarraldian ertzainek «ohikoa ez den materiala» erabili zuen —tarteanborra luzagarriak—, eta horri buruzko idatzizko galdera egin dio Estefania Beltran de Heredia sailburuari.

Zehazki galdetu dio zeintzuk diren Ertzaintzaren barne arauek baimentzen dituzten materialak, eta zein kontrol mota dagoen borra luzagarriak, pistola elektrikoak edota taser moduko dispositiboak erabiltzeko. Horrekin batera, legebiltzarkideak sailburuari eskatu dio Legebiltzarrera igortzeko borra luzagarrien ezaugarri teknikoei buruzko txostena etahorien erabilerari buruz Ertzaintzak dituen barne instrukzioak.

Amezagaren atxiloketan Ertzaintzak erabilitako indarkeria ere gaitzetsi du Arzuagak. Haren ustez, «zentzugabekeria» izan zen ertzainak Gernikako azokan «kolpeka» sartzea eta bertan bildutako jendeari oldartzea.

Hain justu ere, oldarraldian Ertzaintzak 94 urteko Julia Lanaszauritu zuen: beso bat apurtuta dauka, eta borra luzagarri batek sortutako zauriak ditu hankan. Andreak Naiz atariari adierazi dionez, azokan erosketak egiten ari zela ertzain baten kolpe bat jaso eta lurrera bota zuten. Salatu duenez, lurrean zela Ertzaintzak ez zuen artatu eta bertako pertsonek baino ez zuten lagundu. Erabilitako indarkeria gaitzetsi eta ertzainak «bere onetik aterata» zeudela azaldu du. «Gerra zibileko garaiekin» alderatu du Lanasek Gernikan bizitakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.