Euskaltzaletasuna eta Feminismoa ikastaroa

Amelia Barquin: "Hizkuntzak ez du behartzen. Aukeraketa hiztunak egiten du"

Amelia Barquín Lopezen 'Euskara ez-sexistarako bidea' hitzaldia BERRIA TBn ikusi daiteke osorik.

Berria TB
2019ko maiatzaren 30a
19:08
Entzun

´Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu´ goiburupean, bost saioko ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakin aldizkariak.  Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanei buruz hausnartu dute. Joan den astelehenean egin zuten azken saioa, Amelia Barquín Lopez Kulturartekotasunean aditua eta MU HUHEZIko irakaslea hizlari zela. Saio hori eta aurreko guztiak osorik ikus daitezke BERRIA TBn.

Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo saioa, bertan Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrerek 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea' hitzaldia eman zuten.

[Youtube]https://youtu.be/mqeULQ2fPJg[/Youtube]

Bigarren saioan Aizpea Otaegi Mitxelenak eta Jaime Altuna Ramirezek euskara eta generoaren arteko harremanaz aritu ziren.

[Youtube]https://youtu.be/bZ3axo0Wr18[/Youtube]

Hirugarren saioan Saioa Iraola Urkiola feminismoaren genealogiaz aritu zen.

[Youtube]https://youtu.be/3-krwF7yEGg[/Youtube]

Azken aurreko saioan Itziar Gandarias Goikoetxea Psikologo soziala eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak 'Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen' hitzaldia gidatu zuen.

[Youtube]https://youtu.be/BHzGgezd5-Q[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.