DONOSTIA. Erditu diren amak, erditu ez direnak, ama ez izatea aukeratu dutenak, ama bakarrak, banatu diren amak, adopzio bidezkoak, amonak, etorkinak, edota ama lesbianak. Amatasuna bizitzeko modu asko daude, baita ama izateko modu ugari ere, eta horietako lekukotasun batzuk bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek M ama* eme* ume* liburuan.
Egileek azaldu dutenez, amatasunaren eta feminismoaren arteko harremana «gatazkatsua» izan da urteetan zehar, besteak beste, emakumeek batzuetan ama izatera derrigortuta daudela sentitu dutelako. Liburuan azaltzen denez, ordea, amatasunaren instituzioak zapaltzen ditu emakumeak, eta ezamatasunaren bizipenak berak.
Ideia horri tiraka ondu dute obra, uste dutelako iritsi dela garaia ikusteko «nolako amatasunak eraiki nahi ditugun». Horrekin batera, salatu dute gaur egungo sistemak amatasunak bizitzeko baldintza eskasak eskaintzen dituela. Liburuan, beraz, amatasun disidente eta feministak erakusten dituzte, galderak plazaratzeko eta eztabaida sortzeko xedez.
Amatasun disidente eta feministak, erdigunera
Lagomak eta Fernandezek amatasunari buruzko 'M ama* eme* ume*' lana ondu dute, Tene Mujika bekarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu