Amaiurrek uste du garaia dela gobernuek ETArekin hitz egiteko

Errekondok dio Espainiako Estatua bake eta konponbide prozesuaren aurkako pausoak ematen ari dela

Erredakzioa
2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak adierazi du «garaia heldu» dela Espainiako eta Frantziako gobernuek ETArekin «elkarrizketa zuzena» hasteko. Amaiurreko diputatuak uste du bi gobernuek bake prozesuan erantzukizun «handia» dutela eta ezin dutela ardura hori «ezkutatzen» jarraitu. Hala, gogorarazi du egungo egoeran ETA eragile politiko bat dela.

Efe albiste agentziari eman dion elkarrizketan, Errekondok esan du bake eta konponbide prozesuaren aurkako urratsak egiten ari dela Espainiako Estatua, besteak beste, euskal presoei espetxe zigorrak luzatzearen alde egin duelako Auzitegi Konstituzionalak. Erabaki hori gatazkaren konponbidearen aurkako noranzkoan doala uste du Errekondok.

Azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ez du elkarrizketarako biderik zabaldu Amaiurrekin Kongresuan, eta koalizioari ETAren desagerpena aldarrikatzeko baino ez dio eskatzen. Errekondoren arabera, ezker abertzaleakbehin betiko bakea lortzeko bidean «oso pauso garrantzitsuak» eman ditu.

Kongresuko talde gehienek ETAren amaierari buruz adostu zuten akordioak baliorik ez duela esan du Errekondok, eta gogorarazi du Amaiurrek ez duela babestuko «garaile eta garaituen» eskemari eusten dion eta soilik ETAren biktimak aipatzen dituen ebazpenik.

Bestalde, irabazteagatik «edozer egiteko prest» ikusten du EAJ, eta uste du horregatik ari zaiola ezker abertzaleari «politikoki eta mediatikoki erasotzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.