IRUÑEA. Asteartean egin bezala, PSNko Antolamendu idazkari Ramon Alzorrizek ezezko irmoa eman dio berriz Javier Esparza UPNko presidenteari. Alzorrizen arabera, gobernua egungo bazkideekin osatzea da haien apustua. «Horretan ari gara, eta lanean jarraituko dugu».Horrenbestez, alderdi sozialistak ez dio kosk egin amuari. Herenegun, UPNren zuzendaritzak berretsi egin zuen Esparzaren eskaintza: «EH Bildu jadaez dadin erabakigarri izan»,prest dira gobernuan egonkortasuna bermatzeko, eta, horregatik, PSNri eskatzen diote UPN gutxiengoan den udalak ere babes ditzala, Iruñekoa barne.
Alzorrizek salatu du UPNren eskaintza ez datorrela bat haren jokabidearekin. «San Adrianen, gai izan dira Voxekin akordioa egiteko, eta alkatetza kendu diote boto gehien zuen taldeari, PSNri; aurpegiratu digute EH Bildurekin akordioa egin izana Nafarroako Gobernua osatzeko, eta ez da egia; txalotu egin dute Txapotek eman diezazula botoa leloa; sanchismoa bertan behera uzten ahalegindu dira, eta ezin izan dute; eta berriro esan dute Feijooren alde egingo dutela». Alzorrizen arabera, ezin dute onartu jarrera hori. «Horren antitesia gara». Haren ustez, «bateraezina da» Feijooren alde egitea eta Nafarroan PSN babestu nahi izatea.
Alzorrizek ezezkoa eman dio Esparzari bigarren aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu