Gizartea

Altsasun kamioilari bat hil da, istripuan

Goizeko hiru eta erdiak aldera izan da ezbeharra, N-1 errepidean. Gizonezkoa da hildakoa. Istripuaren ondorioz blokeatuta geratu den bidea ireki dute arratsaldeko 18:30ean.

2008ko uztailaren 3a
19:12
Entzun
Gaur goizean kamioi batek istripua izan du Altsasu (Nafarroa) parean, N-1 errepidean. Ibilgailua irauli, eta gidaria zendu egin da ezbeharraren ondorioz, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Goizeko hiru eta erdiak aldera izan da istripua. Hara suhiltzaileak eta foruzainak joan direnerako gidaria hilda zegoen. Suhiltzaileek ordubete behar izan dute kamioiko kasetatik gorpua erreskatatzeko.

Gizonezkoa da hildakoa -A.J.A.M., 27 urte, portugaldarra-.

Garbiketa lanak direla-eta, Irunera bidean trafiko arazoak egon dira, baina Nafarroako Gobernuak gerora jakinarazi du 18:30erako bidea ireki dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.