BRUSELA.Altsasuko auzia «nazioartekotzeko» helburuarekin jarraitzen du Altsasu Gurasoak plataformak, «bidegabekeria» Europan salatuz. Atzo, Flandriako Parlamentuan izan ziren, Jean Jambon Belgikako ministro ohiarekin eta parlamentari batzuekin bilduta. «Orain arte egin duguna guretzat inportantea da», adierazi zuen Antxon Ramirezek: «Europan bozgorailu handi bat aurkitu dugu; nahiz eta guretzat txikia izan, hemen handi bihurtzen da». Kasua zabaltzeko konpromiso zehatzak adostu zituztela ere jakinarazi zuten Ramirezek eta Miren Goikoetxeak.
Gero, ICEC Europar Hiritarren Nazioarteko Batzordearen egoitzan egon ziren, mahai inguru batean. Anna ArqueICECeko kidearekin, Karl Drabbe historialariarekin eta Korsikako ordezkariekin batera, Bel Pozueta aritu zen hizlari. Gaur, Belgikako Langileen Alderdiarekin (PTB) batzartuko dira.
Etzi, auziaren aurkako manifestazioa izango da Altsasun (Nafarroa), 12:00etan, Ez da justizia, Altsasukoak aske lelopean. Atxikimendu asko jaso dute.
Altsasuko auzia nazioartera zabaltzen jarraitzen dute
Gazteen gurasoak Belgikako ministro ohi batekin eta Flandriako zenbait parlamentarirekin bildu dira Bruselan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu