Alternatibak Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala bete 'herriko tabernen' epaia
BILBO. Oskar Matute eta Alba Fatuarte Alternatibako eledunek Auzitegi Gorenaren epaia gaitzetsi zuten atzo, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten ez dezala bidali Ertzaintza 101 herriko taberna ixteko agindua betetzera. Matutek «36ko gerrako harrapikanarekin» alderatu zuen konfiskazioa. «Hamaikagarren azpijoko politiko judizialaren» aurrean ezkerreko alderdiak «irmo gaitzestera» deitu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu